Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olazabal Manterola, Jose Maria

Gipuzkoar golf jokalaria (Hondarribia, 1966). 1986an ibilbide profesionalari ekin ondoren, urteak daramatza munduko golf zirkuituaren maila gorenean. 1994an bere lehen Augustako Masterra lortu zuen arren, 1995. urtean izandako lesio baten ondorioz 1996ko urte osoa jokatu gabe eman zuen. 1997. urteko Dubayko lehiketan berragertu zen eta berehala itzuli zen Europako lehen hamar jokalarien arteko zerrendara. 1999. urtean Augustako Masterra erdietsi zuen bigarren aldiz. Augustako bi lehiaketez gain, hamaika lehiaketa irabazitakoa da Olazabal. Nazioartean irabazi dituen txapelketa garrantzitsuenen artean Visa Taiheiyo Masters (Japonian, 1989 eta 1990); NEC World Series of Golf (Estatu Batuak, 1990), eta Estatu Batuetako International lehiaketa aipa daitezke. Talde mailan, berriz, 1999. urtean Eskozian jokatutako Dunhill Cup lehiaketa eskuratu zuen Sergio García eta Miguel Angel Jiménez jokalari espainiarrekin batera. 2000. urtean Donostiak Urrezko Danborra eman zion, hiriaren irudiaren alde eginiko lana eskertzeko asmoz.