Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olarte Aizpuru, Teodoro

Arabar industrialaria eta politikaria (Gasteiz, - Miranda de Ebro, 1936). Izquierda Republicana alderdikoa zen. Arabako Diputazioko lehendakari izan zen 1931-1933 eta 1936 urteetan. Urte horretako uztailaren 18an atxilo hartu eta irailaren 18an Baia ibaiaren ertzean, Miranda de Ebron, fusilatu zuten. Euskal Udal Batzarreko lehendakaria izan zen Gasteizen (1933) eta Estatutuaren aldeko batzordeko kidea.