Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olariaga Pujana, Luis

Arabar ekonomialaria (Gasteiz, 1885 - Gasteiz, 1976). Zuzenbideko ikasketak egin zituen Oviedoko eta Madrilgo unibertsitateetan eta ekonomiakoak Londresko eta Berlingo unibertsitateetan. Banco Exterior de España-ren sortzailea izan zen eta idazkaria, bi urtez. Primo de Riveraren aldeko zen. Ekonomiari buruzko obra ugari idatzi zituen.