Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Olalla Iraeta, Iosu

Gipuzkoar eskubaloi jokalaria (Irun, 1971). C.D. Bidasoako harrobian sortutako jokalaria da, eta, Irungo taldearekin jokatzeaz gainera, hiru urte eman zituen F.C. Barcelonan. Gero Bidasoara itzuli zen eta 1998. urtean Portland San Antonio talde nafarrak fitxatu zuen. Olallak ez du nolanahiko palmaresa lortu bere kirol ibilbidean; besteak beste, titulu hauek lortu ditu bere taldeekin: 1996. urteko Europako Kopa; 1994, 1995, 1997 eta 2000. urteetako Europako Errekopa eta, 2000. urtean, Sydneyko Olinpiar Jokoetan, Brontzezko domina Espainiako Eskubaloi Selekzioarekin.