Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

olakazeo

izond. Bot. Santalen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Zurtoina zurtsua eta igokaria dute, hostoa lantza egiturakoa eta zabala, lorea txikia eta hermafrodita, kolorez zuria edo berdea. Fruitua intxaur egiturakoa edo mami urtsukoa izan dezakete. Olakazeo mota batzuk erdi bizkarroiak dira. 25 genero eta 230 bat mota biltzen dira familia honetan. Tropiko aldeko lurraldeetan hazten dira batez ere.