Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oistrakh, David

Ukrainar biolin-jotzailea (Odesa, 1908 - Amsterdam, 1974). Moskuko kontserbatorioan egin zituen ikasketak; 1926ean ikasketak bukatu eta kontzertuak ematen hasi zen; 1934tik aurrera berrogei urtez biolin irakaslea izan zen Moskuko kontserbatorioan eta gorengo mailako biolinistak izan zituen ikasle, besteak beste, haren semea Igor Oistrakch. Biolin-jotzaile bikaina zen, sari asko irabazi zituen eta ospe handia izan zuen nazioartean. Musikaren alderdi guztiak landu zituen, kamera musika bereziki. Mundu osoan zehar eman zituen kontzertuetan errusiar konpositore modernoak ezagutarazi zituen (Kabalievski, Miaskovski, Prokofiev, Shostakovitx). Errusiar musikagile batzuek Oistrakh-entzat idatzi zituzten: Prokofiev (2. sonata), Shostakovitx (1. eta 2. kontzertuak, sonata), Khatchaturian (kontzertua), Kabalievski (kontzertua).