Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Occhetto, Achille

Italiar politikaria (Turin, 1936). Hamazazpi urterekin Gazte Federazio Komunistako eta Italiako Alderdi Komunistako kide egin zen. 1961ean Gazte Federazioko idazkari nazional hautatu zuten, eta Italiako Alderdi Komunistako zuzendaritza nazionalean sartu zen. 1960ko hamarraldiko ikasle protestetako buruzagietako bat izan zen. Alderdiko buruek Siziliara bidali zuten zortzi urterako. Han hautatu zuten diputatu lehen aldiz, 1976an, Italiako Alderdi Komunistak botoen % 34 lortu zuen urte historikoan. Harrezkero legebiltzarkide izan da legealdi guztietan.