Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nuesslein-Volhar, Christiane

Alemaniar biokimikaria (Magdeburg, 1942). Biologia, fisika eta biokimikako ikasketak egin zituen Frankfurten. Tubingengo Max Planck Institutuan lan egin zuen, eta 1985. urtetik aurrera bertako genetika ataleko zuzendaria izan zen. Drosophila melanogaster euli motarekin egindako ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Frutako euliaren arrautza enbrioi zatikatua nola bihurtzen den aztertu zuen. 1995ean Medikuntzako Nobel saria jaso zuen Eric Wieschaus eta Edward Lewisekin batera, enbrioiaren garapen goiztiarraren kontrol genetikoari buruz egindako lanarengatik.