Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nuarbeko Sokatira Taldea

Euskal Herriko sokatira taldea, Azpeitikoa, palmares bikainena lortu duena. 1989az geroztik erabateko nagusitasuna izan du Euskal Herriko lur gaineko sokatira txapelketan, guztiak irabazi baititu. Taldea 1977. urtean sortu zen Bai Euskarari kanpainaren barnean, baina sorrera ofiziala 1978. urtekoa izan zen. Gaur egun tiralarien harrobi falta nabarmena dela-eta, krisian dira, kirolak ez baitu jende gaztea erakartzen. 1999. urtean Holandan ospatutako Europako Sokatira Txapelketan zilarrezko domina irabazi zuen 560 kiloko pisuan. Beste emaitza aipagarririk ere lortu du Europa eta mundu mailako lehiaketetan.