Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Novotny, Antonin

Txekiar politikari komunista (Letnany, 1904 - Praga, 1975). 1948ko estatu kolpe komunistan hartu zuen parte, eta 1953an gobernu eta alderdi buru izan zen. Bere agintaritzaren garaian zapalkuntza handia izan zen, eta ekonomiak atzera egin zuen. 1968an gobernua liberalen esku gelditu zen, Dubcek buru zela.