Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Novo, Salvador

Mexikoko idazlea (Mexiko, 1904 - Mexiko, 1974). Antzerkiaren Historiako irakaslea izan zen; 1952an Mexikoko Hizkuntza Akademiako kide izendatu zuten. Olerkia, antzerkia eta hitz laua landu zituen; antzerkian zuzendari, itzultzaile eta egile gisa jardun zuen. Idazlan nagusiak: olerkia: XX Poemas (1925), Nuevo amor (1933, Maitasun berria), Poesía (1955), Poesías (1961), Sonetos (1964); antzerkia: A ocho columnas (1956, Zortzi zutabetan), Ha vuelto Ulises (1962, Itzuli da Ulises); kontakizuna: El joven (1925, Gaztea), Nueva grandeza mexicana (1946, Mexikoren handitasun berria); saiakera: Ensayos (1925, Saiakerak), En defensa de lo usado (1938, Erabiliaren alde), México, historia de una ciudad (1967, Mexiko, hiri baten historia).