Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Novello, Antonia

Puertoricar sendagilea (Fajardo, 1944). Medikuntza ikasi zuen Puerto Ricoko Unibertsitatean, eta Michigangoan (Estatu Batuak) hasi zen lanean. Haurren HIESaren eta giltzurrunetako gaitzen ikerketan espezializatu zen. Haurren Osasunerako eta Giza Garapenerako Institutu Nazionalaren zuzendariordea izan zen 1986tik 1990era. Estatu Batuetan kirurgialari nagusi izendatu duten lehen emakumea izan zen1990. urtean.