Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nirmala, Ahizpa

(Jaiotza izena, Joshi Nirmala). Indiar moja katolikoa (Bihar, 1934). Brahmin izeneko kasta hindu tradizionalaren familia batean jaio zen, baina gazte zelarik katolizismora bihurtu zen. Abokatu lana utzi eta Kalkutako Ama Teresaren taldean sartzea erabaki zuen, txiroei laguntzeko. Ama Teresak, osasun arazoak zituela eta, Karitateko Misiolarien buruzagitza utzi zuenean, Nirmala Ahizpa haren lekuan jartzeko aukeratu zuten.