Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Niremberg, Marshall Warren

Estatubatuar biokimikaria (New York, 1927). Zoologiako ikasketak egin zituen Floridako Unibertsitatean, eta biokimikakoak Michigangoan. 1968an Medikuntza eta Fisiologiako Nobel saria jaso zuen, E. W. Halley eta H. G. Khoronarekin batera, kode genetikoa interpretatzeagatik eta proteinen sintesian duen zeregina azaltzeagatik.