Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nguyen Van Thieu

Vietnamgo politikari eta militarra (Phang Rang, 1923). Vietnamgo Akademia Militarrean egin zituen ikasketak. 1965ko ekainean militarrek Hego Vietnamgo gobernuko buru izendatu zuten, Nguyen Khanh jenerala aginpidetik kenduta. Laguntza handiagoa eskatu zien Estatu Batuei, eta soldaduz eta poliziaz, 1.500.000 laguneko armada osatu zuen. Konstituzioa berrituz eta sasi-hauteskundeak eginez (1966-1967) aginpideari legezko itxura ematen saiatu zen. Hala ere, Estatu Batuen laguntzari esker aginpidean iraun zuen 1975 arte. Urte horretako apirilaren hasieran Duong Van Minh-en eskuetan utzi zuen aginpidea, ipar-vietnamdarren gudarostea Saigon ingururaino aurreratu zenean.