Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nekora

iz. Zool. Dekapodoen ordenako peneidoen familiako oskolduna, itxuraz izkiraren antzekoa, baina hura baino handiagoa; 30 cm inguru luzea (Plesiopenæes edwardsianus). Izkiratzar izenez ere ezagutzen da. Buru handia eta sabelalde estua du. Antenak luzeak eta bularraldeko lehen hiru hanka pareak kakodunak ditu. Kolorez gorria izaten da. Atlantiko eta Indiako ozeanoetan bizi da, batez ere.