Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nekatu, neka, nekatzen

da-du ad. || da ad. Lanaren edo ahaleginaren ondorioz indarra ahitu edo nabariki gutxitu. ik. akitu, unatu. Oinez etorri naiz ‘ta nekatu naiz oso. Alferrik nekatu baino hobe da geldirik egon (esaera). Alargunen bozkarioa, nekatuen pausua. || Lanean nekatu, nekeak eraman. Beste batzuk nekatzen dira, eta irabazten dute ongi, baina hondatzen dute edanean eta jokoan. || du ad. Nekea eman. Lanak ez nekatu, baizik poztu eta alaitu egiten du. || Oinazetu. Mila martirioz ditu nekatuko prestuak. || da-du ad. Nekea sentitu edo sentiarazi, gogaitu. Ez zara nekatu hainbeste otoitz eginaz? Atseden handiz jarraituko diot, nekatzen ez zaitudala ikusten dudanez gero. || Nekea hartu. Nekatu gabe ez dago inorentzat saririk.