Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nekao

Egiptoko XXVI. dinastiako bi faraoi saiten izena.  v  Nekao I.a. (K.a. 672 - K.a. 664). Asiriarrek Egipto menderatu zutenean Saisko eta Menphisko beren mendeko gobernari izendatu zuten. Bere agintaldian gorabehera politiko handiak izan zituen asiriarrekin (matxinadak, borrokak) baina azkenean asiriarrei leial izan zitzaien.  v  Nekao II.a. Egiptoko erregea (K.a. VII-VI. mendeetan). K.a. 610-595 bitartean izan zen errege. Palestina eta Siria menderatu eta Egiptoko inperioa Eufrates ibairaino zabaldu zuen. Egiptoko ekonomia indartu zuen; Niloren eta Itsaso Gorriaren arteko ubideko jarduera bultzatu zuen. Bere agintaldian eman zioten lehen aldiz feniziar itsasgizonek Afrikako kontinenteari bira.