Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Neira Vilas, Xose

Galiziar idazlea (Gres, Pontevedra, 1928). 1949an Buenos Airesa joan zen, eta handik Habanara 1960an. Emigrazioaren gorabeherak eta gaztaroko oroimenak dira Xose Neira Vilas-en lanetan gai nagusiak. Lan garrantzizkoenak: Memorias dun neno labrego, Camiño bretemoso, Remuiño de sombras, Galegos no Golfo de Mexico (1980).