Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

neerlandera

(Neerl. nederlands; flandeseraz, vlaams). iz. Neerlandarren hizkuntza, mendebaleko germaniar taldekoa. Herbehereetako hizkuntza ofiziala da, baita, frantsesarekin batera, Belgikakoa ere. Frantziako iparraldean, Belgikako mendebalarekin muga egiten duen aldean ere erabiltzen da. Neerlandera eta Flandesko hizkuntza, flandesera, hizkuntza bera dira, dialekto gorabehera batzuekin, Europan 15 bat milioi lagunek erabiltzen dutena. Bestalde, neerlandera Surinam-eko eta Antilla holandarretako administrazioetako hizkuntza da. Halaber, neerlanderatik eratorria den afrikaansa, Hegoafrikako errepublikako hizkuntza ofiziala da, ingelesarekin batera. ik. flandesera.