Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Neefe, Christian Gottlob

Alemaniar musikagilea (Chemnitz, 1748 - Dessau, 1798). Leipzigen egin zituen ikasketak Hiller-ekin, eta antzerki administratzaile eta klabe-jotzaile lanetan aritu zen, besteak beste. 1779. urtean Beethovenen irakaslea izan zen Bonnen. 1781ean hiri hartako gorteko organo-jotzaile izan zen eta 1783an, berriz, kapera maisua egin zuten. Geroago, 1796. urtean, Dessauko operako zuzendaria izan zen. Mozarten eta Mannheimgo eskolaren eragina nabari zaio, doinua lantzen baitu kontrapuntua baino areago. Operak, liederrak, koruak eta pianorako lanak idatzi zituen, besteak beste.