Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nautilus

iz. Zool. Nautiloideoen familiako barakuiluaren antzeko itsas zefalopodoa (Nautilus pompilius). Maskor zuri arrea du, distira bizikoa eta 10-20 cm-ko diametroa duena. Beso asko ditu, eta ahoaren inguruan besoetatik ateratzen zaizkion garroak (60-90). Zefalopoen artean bentosarik gabeko garroak dituen bakarra da. Jauzi txikiak emanez ibiltzen da. Bizitzaren parterik handiena itsas hondoan ematen duen arren, ur azalera irten edo itsasertzera hurbildu ere egiten da, arrautzak erruterakoan batez ere. Ozeano Barean eta Indiako Ozeanoan bizi da.