Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nankin

Txinako ekialde-erdialdeko Kiangsu probintziako hiriburua. Yangtze ibaiaren portua da, eta industria eta garraiobide hiri garrantzizkoa. Udalerri osoak 2.516 km2 inguru ditu eta 4.563.000 biztanle (1984), eta hiriak, berriz, 2.170.000 biztanle (1984). Txinako hiriburua izan zen 1450. urte arte, eta 1928-1949 bitartean. Txinako airebide nagusiei lotuta dago, autobide nagusiek zeharkatzen dute, eta burdinbideek Txangai, Pekin eta Wu-hu-rekin lotzen dute hiria. Arroza, garia, fruituak, tea, kotoia, arrautzak eta oilogintza lantzen dira, besteak beste. Industriari dagokionez, burdina, altzairua, nekazaritzarako makinagintza, kimika gaiak, petrolio findegia, jantzigintza, eta ikatz meak dira nagusi.