Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nahum

Profeta judua, Testamentu zaharreko hamabi profeta txikietako bat (zazpigarrena). Bibliako liburu bat idatzi zuen.  v  Nahumen liburua. Bibliako liburua, 3 kapitulu eta 47 atal dituena. Bertan Ninibe suntsituko zela iragarri zuen profetak. Liburua K.a. 633. urtetik (Tebas suntsitu zen urtea) K.a. 612. urtera bitartean idatzi zen, eta bukatu zen urtean bertan suntsitu zen Ninibe.