Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nagore Arbizu, Jorge

Nafar pilotaria (Irurtzun, 1971). 1993an egin zuen debut profesionala, Zarautzen. Bere kirol ibilbidean erdietsi dituen tituluen artean nabarmenenak 1995 eta 1998. urteko lau t'erdiko txapelketak dira. 1995ean bigarren mailako eskuz binakako txapeldunorde ere izan zen. 1999an eskuz binakako lehen mailako txapela eskuratu zuen. Nafarroako 2000ko lauterdiko txapelketa irabazi zuen, eta txapeldunorde gelditu zen Euskadikoan, finala Eugiren aurrean galdu ondoren. Asegarce enpresari lotutako aurrelaria da.