Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nagoia

Japoniako hiria eta itsas portua. Honshu uhartean, Tokio eta Kyoto bitartean dago. Aitxi prefeturako hiriburua da. Biztanle kopuruaz Japoniako laugarren hiria da; 2.116.381 biztanle (1991). 1970-1990 bitartean garrantzi handiko industriagune bihurtu da. Langileen % 60k industrian lan egiten du, autogintzan, hegazkingintzan eta burdinbideetako materiala egiten, batez ere. Garrantzi handia dute kimikako, ehungintzako eta zeramikako (Japoniako % 70) industriek ere; Japoniako porturik handienetako bat, hirugarrena, da bestalde. Bi unibertsitate ditu. Aipagarriak dira Antsutako tenplu sintoista, Nanatsuko budista eta XVII. mendeko gaztelua, 1959an berritik egina.