Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murray

Australiako hego-ekialdeko ibaia. Kosciusko mendian, Australiako Alpeetan, sortzen da, eta Encounter-eko badian isurtzen du ura, 3.400 km-ko bidea egin ondoren. Udan eramaten du ur gehien, euri tropikalen eraginez. Murray ibaiak eta Darling bere adar nagusiak 910.000 km2-ko arroa eratzen dute.