Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murra, John V

Estatubatuar antropologoa, Errumanian jaioa (1916). Gazte zela bere herrialdea utzi eta Estatu Batuetara joan zen. Chicagoko unibertsitatean gizarte zientziak ikasi zuen. 1930ean Europara itzuli zen, eta Balkanetako borroketan eta Espainiako Gerra Zibilean, Errepublikaren alde, parte hartu zuen. 1941ean Ecuador-era joan zen eta han Ande inguruko gizartea ezagutu zuen. 1968-1982 urteen bitartean irakasle lan izugarria egin zuen Cornell-eko Unibertsitatean, hainbat amerikanista belaunaldi osatu zituen diziplina arteko medoto eta irakaskuntzen bidez. Bereziki aztertu zuen inken ondorengo herrien inguru naturalaren, ekologiaren, produkzio sistemen eta kulturaren arteko harremana. Lan horien lekuan lekuko azterketa egiteaz gainera, Konkista garaiko kronika guztiak aztertu zituen zehatz-mehatz. Horrez gainera, kontuan hartzekoa da Murrak herri indigenen alde, eta bazterkeria, txirotasuna eta arrazismoaren kontra egin duen lana.