Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Murillo, Bartolomé Esteban

Espainiar margolari barrokoa (Sevilla, 1617 - Cadiz, 1682). Izpiritualtasuna nabaria da Murilloren lanetan, erlijioarekin zerikusirik duten gaietan batez ere: La cocina de los ángeles, Inmaculada-ren irudiak, Sevillako museoan dagoena eta Pradoko museoan dagoen Inmaculada Soult izenekoa, batik bat. La sagrada familia del pajarito lanean Riberaren eragina ikusten da. Haurren gaia landu zuen (El Buen Pastor, San Juanito), eta generoko lanetan ere aritu zen; horietan (El piojoso, Niños comiendo melón…) inork baino hobeto azaldu zuen kaleko bizimodua. Murilloren pinturak XVII. mendeko Espainiako erlijio munduaren alde baikorra erakusten du. Beste lan aipagarri batzuk: San Diego de Alcalá dando de comer a los pobres, Visión de San Antonio, Santa María la Blanca, San Juan de Dios, Santa Isabel de Hungría, Milagro de los panes y los peces, Los niños fruteros, Mendigo.