Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

murido

izond. Zool. Karraskarien ordenako izen bereko familiako animaliez esaten da. Tamainaz txikiak dira; gutxi dira 50 cm baino gehiagokoak. Gorpuzkera liraina dute, eta isatsa luzea eta ezkataduna. Beheko barailako hortzek hiru koska dituzte. Europan, Asian, Afrikan eta Australian bizi dira. Sagua da familia honetako animaliarik ezagunena. Familia honek 91 genero eta 460 mota biltzen ditu.