Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mullis, Kary

Estatubatuar biologoa (Lenoir, 1944). Kimikako Nobel saria 1983an. Bost urte bete zituen arte baserri batean bizi izan zen. Ikasketak Columbian egin zituen eta han ezagutu zuen lehenengo emaztea, Richards; harekin alaba bat izan zuen. 1966an Berkeley-ra joan zen bizitzera eta han biokimikako doktoregoa lortu zuen. Beste bi alditan ezkondu zen, horietako batean patologo ospetsu baten alabarekin. Hark bere ikerketak argitaratzera bultzatu zuen. Hirugarren emaztea Jennifer Barnett izan zuen, eta harekin dihardu gaur egun lanean. 1981ean Kalifornian hasi zen lanean Cetus etxearentzat monokleotidoen inguruan ikerketak egiten eta polimerasen kateko erreakzioak aztertzen. Ikerketa horiengatik eman zioten Nobel saria.