Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Múgica Herzog, Enrique

Gipuzkoar politikaria (Donostia, 1932). Alderdi Sozialistakoa. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilen eta 1953an Espainiako Alderdi Komunistako kide egin zen. Unibertsitateko ekimenetan hartu zuen parte bereziki eta kartzelan egon zen 1956, 1959 eta 1962-1963 urteetan. 1963an Partido Socialista Obrero Español alderdian sartu zen. 1979an Madrilgo Parlamentuko diputatu hautatu zuten Gipuzkoan eta postu horretarako aukeratu zuten hurrengo hauteskunde guztietan. Espainiako Justizia ministroa izan zen 1988an. Diccionario del Socialismo (1977) idatzi zuen. 1988tik 1991ra Justizia Ministro izan zen Felipe Gonzálezen gobernuan. 90eko hamarkadan kritiko agertu alderdiaren jarduerarekin, eta Alfonso Guerraren inguruko taldeari lotu zitzaion. 1996an, ETAk bere anaia Fernando hil zuen, eta beraren aurkako kartelak eta pintadak ere agertu izan dira Donostian. 2000. urtea arte, legegintzaldi guztietan izan da Gipuzkoako Diputatu Madrilgo Kongresuan. 2000. urteko hauteskunde orokorretan ere izan zen hautagai, baina ez zuen eserlekurik lortu. Urte berean, PSOEk eta PPk hala adostuta, Espainiako Erresumako Defensor del Pueblo izendatu zuten.