Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mubarak, Muhammad Hosni

Egiptoko politikaria eta lehendakaria 1981. urteaz geroztik (Kafr-el Moseilha, 1928). Hegazkin komandante buru izan zen 1972tik 1975 arte, eta ondoren Anuar el Sadat-ek Egiptoko lehendakariorde izendatu zuen. Sadat hil zutenean, 1981eko urriaren 6an, Errepublikako lehendakari izan zen. Azken urteetan Musulmandar Anaiak oposizio gero eta indartsuagoaren kontra egin du, haiek sharia (lege islamikoa) ezartzearen alde baitaude, eta ahalegin handiak egin ditu Israel eta Palestinaren arteko harremanek hobera egin dezaten. 1995ean atentatu bat izan zuen Etiopian. 1999an lehendakaritzarako hauteskundeetan laugarren agintaldirako hautatu zuten; bera zen hautagai bakarra.