Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Moskovia

Moskuko lurraldean XIII. mendetik XVII.a bitartean zegoen errusiar printzerriaren izena, Alexandro Nevskik sortua. Volga ibaira hedatu zen Ivan IV.a aginpidean zegoenean, hegoaldetik Kaukaso eta Kaspiar itsasoraino eta iparraldetik ia Baltikoraino, Romanov-tarren garaian. Petri I. Handiak sortu zuen Errusiako inperioaren oinarria izan zen Moskoviako printzerria.