Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

moskobita

iz. Miner. Mika mota, sistema monoklinikoan kristaltzen dena eta harri mota ugaritan agertzen dena, eskistoetan, granito eta gneis eta sedimentu batzuetan besteak beste. Xafla handietan edo koloregabeko edo grisaxka diren eta beira itxura duten xaflatxoetan agertzen da izadian. Malgua da, beroaren eroale txarra, urtze puntu garaia du eta korronte elektrikoa garraiatzen ona da; tasun hauek direla eta, oso erabilia da industria elektrikoan kondentsadoreak, ordezkatzaileak eta beste tresna elektriko batzuk egiteko.