Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morgan, Michèle

Frantses zinema antzezlea (Neuilly-sur-Seine, 1920). M. Allégret eta M. Carné zuzendariek lehen mailara eraman zuten Charles Boyer-ekin eta Jean Gabin-ekin lan bikainak egin zituen, Orage (1938 Ekaitza) eta Ganduen kaia (1938, Le quai des brumes) besteak beste. Oso ezaguna izan da Frantziako zinemagintzan.