Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Morgan, Henry John

Ingeles kortsaria (Llanrhymney, Gales, 1635 - Port Royal, Jamaika, 1688). 1671n Panama konkistatu zuen, itsas armada indartsu baten buru. Konkista horrekin Espainiarekin sinatua zuen bake hitzarmena apurtu zen, eta atxilotu egin zuten. Karlos II.ak barkamena eman zion, eta Jamaikako gobernariorde izendatu zuen (1674-83).