Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

monotrema

izond. Zool. Ugaztunen klaseko izen bereko azpiklaseko eta ordenako animaliez esaten da. Uzkitik kanporatzen dituzte digestioaren hondakinak eta gernua. Arrautzez ugaltzen dira; emeek hartarako eratzen zaien martsupio edo zaku antzeko batean berotzen dituzte arrautzak. Ez dute benetako ugatzik baina esne guruinak badituzte. Muturra moko itxurakoa, zapala eta hezurtsua dute. Ginea Berrian, Tasmanian eta Australian bizi dira. Bi familia hartzen ditu, ornitorrinkidoak eta takiglosido edo ekidnidoak.