Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Monicelli, Mario

Zinemagile italiarra (Viareggio, 1915). Hirurogei urtean berrogeita hamar film baino gehiago egin ditu eta ospe handia lortu du mundu osoan. Monicelliren umoreak lotura estua du errealitatearekin, gosearekin, gaizki dagoenarekin. Lehenengo filma 1935ean egin zuen, I ragazzi della via Pal. Ondoren, hamalau urtez hainbat zinemagile ospetsuren laguntzaile izan zen, Augusto Geninarena besteak beste. 1950eko hamarraldian hainbat filmetako ekoizle izan zen: Poliziak eta lapurrak (1951), Toto eta Karolina (1955). Gerra Handia (1959) lanean, munduko lehenengo gatazka handia erakusten du, bere bizitza salbatu behar duen gizakiaren ikuspegitik. 1963an Kamaradak egin zuen, Turingo langile higikundea gogoratzen duen lana. Brankaleone gudarostea (1966) eta Bracaleone gurutzadetara doa (1970) lanen ondoren, Monicellik arrakasta handia lortu zuen bere umorearen alderdi krudela indartu zuenean: Guk koronelak nahi ditugu (1973), Caro Michele (1976), Burges txiki-txiki bat (1977) eta Munstro berriak (1977). Monicelliren azken lanak Markesa dibertitzen (1982), Izugarrizko familia bat (1992) izan ziren. Pasolinik edo Fellinik adinako ospea izan ez bazuen ere, Monicelli garrantzi handiko zinemagilea izan zen Italiako zinemagintzan.