Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Monho Laborde, Salvat

Nafarroa Behereko olerkaria (Isturitze, 1749 - Bardoze, 1821). Frantziako Iraultza garaian Bardozeko erretorea izan zen, eta apaiz konstituzionala izan nahi ez zuelako atzerrira ihes egin zuen 1799an. Euskal Herrira itzuli zenean Ainhoako eta Irisarriko erretore izan zen. Olerki eta bertso ugari idatzi zituen, eliz girokoak eta satirikoak. 1972an Pierre Lafittek bildu eta argitaratu zituen Poèmes basques de Salvat Monho (1749-1821) liburuan.