Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mommsen, Theodor

Alemaniar historialari eta arkeologoa (Garding, 1817 - Charlottenburg, 1903). Bismarck-en kontrakoa zen; diputatu izan zen Reichstag-en. Frantziara eta Italiara joan zen, eta han egindako ikerketak izan ziren bere lanen oinarria. Haren lan nagusia Erromako Historia (1854-56) da, antzinako erromatar gizartea eta kultura islatzen dituena, orduko txanponen, idatzien eta literatura lanen azterketa. Corpus inscriptionum latinarum izenekoaren argitalpenaren arduraduna izan zen. 1902an Literaturako Nobel saria irabazi zuen.