Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

momentu 2

iz. Fis. Indar baten momentua: indar batek puntu batekiko duen momentua, puntu hartatik indarraren eragingunera doan bektorearen eta indarraren arteko biderkadura bektorialaz kalkulatzen dena. v  Mat. Bektore baten momentua puntu bati buruz. P puntu bat eta bektorea izanik, bektore horren momentua M = x gisa kalkulatzen den adierazpena da; , jatorria P puntuan eta muturra bektorearen jatorrian duen bektorea delarik.  v  Fis. Indar baten momentua: Indar batek puntu batekiko duen momentua, puntu hartatik indarraren eragingunera doan bektorearen eta indarraren arteko biderkadura bektorialaz kalkulatzen dena.  v  Momentu lineala. Partikula baten inertziazko masa (m, magnitude eskalarra) eta haren lastertasuna (v, magnitude bektoriala) biderkatuz lortzen den bektorea:



Higidura-kopuru eta momentu zinetiko izenaz ere ezagutzen da.  v  Momentu angeluarra. Koordenatu ardatzaren jatorriari buruz, kokagune bektoreaz finkaturiko p momentu lineala duen partikula baten momentu angeluarra , ondorengo formulaz lortzen den bektorea da: 

  

Biraka ari den gorputz trinko baten momentu angeluarra, berriz, L=Iw gisa definitzen da; I, gorputza biraka ari den ardatzari buruzko inertzia momentua delarik eta w berriz lastertasun angeluarra.  v  Momentu linealaren iraupen legea. Lege horren arabera, sistema bati kanpo aldetik eragiten dion indar soilak zero balio badu, sistemaren momentu lineal osoa ez da aldatzen. Hala, suziri bat jaurtitzerakoan atzerantz botatzen dituen gasen momentu lineala eta suziriak aurrerantz egitean duen momentu lineala berdinak dira, baina aurkakoak. Antzeko adibideak dira su-armetan izaten den atzerako indarra eta pertsona batek txalupa baten gainean salto egiterakoan izaten duen atzera indarra.  v  Momentu magnetikoa. Dipolo bat eratzen duen sistemari eremu magnetikoak eragiten dion indar pare lerrokidea. Dipolo magnetikoaren izena ere hartzen du.  v  Momentu dipolar elektrikoa. Balio berdina baina aurkako zeinua duten bi karga elektriko unitate izanik (q eta -q, alegia) eta horien arteko d distantzia izanik, momentu dipolarra q eta elementuen arteko biderkaduraz definitzen den bektorea da.