Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mokozabal

iz. Zool. Zikoniformeen ordenako eta treskiornitidoen familiako hegaztia, gorputzez amiamokoaren antzekoa (Platalea leucorodia). 80 cm inguru luze izaten da. Mokoa luze zapala du, erdian estu samarra eta puntan zabala, espatula itxurakoa. Hankak, lepoa eta hegoak oso luzeak ditu. Aurrerako hiru behatzak, erdiraino, larru gogor batez elkarri erantsiak ditu. Lumak zuriak ditu, baina lepoazpian laranja koloreko orban biribil bat du. Sakontasun gutxiko uretan eta leku zingiratsuetan ibiltzen da, eta arrainak, muskuiluak eta zizareak jaten ditu. Europako erdialdean eta hegoaldean, Afrikako iparraldean eta Asiako ia lurralde epel guztietan bizi da.