Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mitxelena Kamio, Manuel Jose

(«Eperra» deitua). Gipuzkoar bertsolaria (Oiartzun, 1825 - Oiartzun, 1906). Oiartzungo Aiendola baserrian jaio zen, eta jaiotetxearen jabegoarengatik senideekin haserretu zen. Ezagunak dira gai horri buruz jarritako bertsoak. Antonio Zabalak Eperraren bertsoak bildu eta Oiartzungo bost bertsolari (1973) izenburuko liburuan argitaratu zituen.