Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mitraismo

iz. Erl. Mitra jainkoaren gurtzan oinarritutako erlijioa; bereziki, Erromako Inperioan hedatu zena.  v  Mitraismoa K.o. II. mendean Erromako Inperio osora zabaldu zen sortaldetik etorritako legioen eskutik. Misterio erlijioa zen, eta gizonek soilik esku har zezaketen. II. mendean Italia osoan eta Mediterraneoko portuetan erro sakonak zituen eta Comodoren ondoko enperadoreen babes ofiziala jaso zuen. III. mendean kristautasunaren lehiakide izan zen, inperioaren armadan eta administrazioan. Juliano enperadoreak Mitraren gurtzaren alde azaldu izanagatik ere, arian-arian mitraismoa ahulduz joan zen, herri xehearen baitan inoiz ez baitzen gehiegi zabaldu. V. mendean erabat galdu zen.