Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mirrlees, James Alexander

Eskoziar ekonomista (Minnigaff, 1936). Matematika (1957) eta ekonomia (1963) ikasketak egin zituen. Irakasle gisa, unibertsitate eta eskola askotan izan da, hala nola Massachusettsko Teknologia Institutuan, Kaliforniako Berkeley Unibertsitatean, eta Oxford eta Cambridgeko unibertsitateetan. Munduko herrialde pobreenetako ekonomietan espezializatu zen, eta matematika teknika aurreratuak erabili zituen alderdi soziala eta ekonomikoa elkarganatzeko. Swazilandia eta Pakistan-eko gobernuentzat lan egin zuen herrialde horien aurrerabidea laguntzeko. 1996ko urrian Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, William Vickrey kanadarrarekin batera. Lan nagusiak: Garatze bidean diren herrietako industria proiektuak aztertzeko esku liburua (1969), Ekonomia hazkundearen ereduak (1973).