Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mingotx

iz. Bot. Poligonazeoen familiako landarea, bere hosto garratz-antz eta jateko onengatik lantzen dena (Rumex acetosa). Mineta eta beste izen batzuez ere ezagutzen da. Lurraren kontra eta mordotan ateratzen diren hosto biribil luzaranak izaten ditu, zurtoina berriz oso hosto gutxikoa eta zuzena, 80 cm inguru luzea. Fruitu txiki zapala izaten du, punta aldeko zurtoinetan batez ere. Belardietan, larre sailetan eta erreka bazterretan hazten da, Europa guztian.