Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Milstein, Nathan

Estatubatuar biolinista (Odesa, Ukraina, 1904). Biolinari ozentasun ederra eta garbia ateratzeagatik ezaguna. Leopold Auer biolinista hungariar ospetsuaren ikasle izan zen San Petersburgoko Kontserbatorioan. 1915. urtean egin zuen debuta, eta 1929an Estatu Batuetan jarri zen bizitzen. Biolina jotzeko modu indartsu eta finagatik eta partiturei ekiteko modu intelektualizatuagatik nabarmendu zen. Jira luzeak egin zituen Vladimir Horowitz pianistarekin eta Gregor Piatigorski biolontxelistarekin, eta zenbaitetan Eugène Ysaye belgikar biolinistarekin jo zuen.