Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Milosz, Czeslaw

Poloniar idazlea, jatorriz Lituaniakoa (Szetejni, 1911). Estatu Batuetako herritarra da 1952. urteaz geroztik. XX. mendeko olerkaririk handienetakotzat jotzen da. Poloniako literatura irakasle izan zen Berkeley-n. Poeta tragikoa da, ezkorra gizadiaren aurrean. Hasierako poema liburuak dira: Harri bihurtutako denborarena (1933) eta Hiru negu (1936). 1945ean, gerrari buruzko poesia lan guztiak bildu eta Salbamena izenburupean argitaratu zituen. Miloszenak dira halaber, Egunargia (1953), Izenik gabeko hiria (1969), Eguzkia atera eta sartzen den lekua (1974). Eleberriak eta saiakerak ere idatzi zituen: Aginpidea eskuz aldatu da (1953), Issako harana (1955), eleberriak; San Franzisko golkoko ikuspegiak (1969), Ulroko lurraldea (1979), saiakerak.  v  Literaturako Nobel saria irabazi zuen, 1980an.