Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mileto

Asia Txikiko hego-mendebaleko kostaldeko antzinako hiria, Meandro ibaia itsasoratzen den lekutik gertu. Joniarrak jabetu ziren hiriaz K.a. 1000. urtea baino lehen. K.a. VIII. mendetik VI. mendea arte garrantzi handiko ekonomiagunea izan zen baina. K.a. 494. urtean suntsiturik geratu zen. K.a. 479. urtean berreraiki zen hiria. K.a. 334an Alexandro Handiak konkistatu zuen. Erromaren eskuetan egon zen ondoren, eta berriro ere nolabaiteko maila lortu zuen. Arabiarrak sartu zirenean garrantzi guztia galdu eta desagertu egin zen hiria, K.o. VII. mendean.  v  Miletoko eskola. Ezagutzen diren lehen hiru filosofo greziarrek (Tale Miletokoak, Anaximandrok eta Anaximenesek) osatzen zuten taldearen izena. Greziako filosofiaren aitzindaritzat hartzen da Miletoko eskola. Fisikariak ere deitzen zaie Miletoko eskolako kideei, izadiaren azterketan aritu baitziren. Izadia gauza bizidun gisa hartu zuten (hilozoismoa). Filosofo haiekin hasi zen, agerpen mitikoak alde batera utzita, unibertsoaren arrazoizko azalpenen bilaketa.